Guri buruz

Guri buruz

Eztikidetza, productos apícolas de Bizkaia

Gure ezti guztiak

Eztikidetza, Bizkaian dagoen erlezainen N.E.E. (Nekazaritzako Eraldaketa Elkartea) bat da.


1991n sortu ginen Bizkaiko Erlezainen Elkarteko kide profesionalenen kezkaren ondorioz, haien produktuak batera prozesatu eta merkaturatzeko.


Gure bazkideak, beraien erlauntzetatik eztia gure instalazioetara ekartzen duten ekoizleak dira. Instalazioan atera, ontziratu eta merkaturatuko dugu.


Gure eztiak ez dira pasteurizatzen beraien ezaugarri biologiko eta natural guztiak zaintzeko. Pasteurizazio prozesuan eztian dauden bakterio onuragarriak ezabatzen dira, bitaminak, mineralak eta antioxidatzaileak ere desagertzen dira, beroarekin kaltetzen direlako, balio nutritiboa galduz. Horregatik, guk krema formatuan merkaturatzen ditugu. Kristalizazio-prozesuan hotzean uxatzen dira, ahosabaiarentzat atsegina den testura krematsua lortzeko eta propietate guztiak osorik gordetzeko.

Gure eztiek ezaugarri hauek dituzte:

1. Gordinak eta naturalak direnez, ahalik eta gehien zaintzen dituzte propietate nutritiboak eta biologikoak; izan ere, gure helburua da erlezainen manipulazio arduratsuak eta plantakoak, kontsumitzaileari aukera ematea ezertan aldatu gabe irits dakion gure erleek sortu eta bildutako nektarra.


2. Ezti freskoak dira, erlategian jaso eta berehala ontziratzen baitira.



3. Polen-eduki handia dute, eta horrek kontsumitzaileari zehaztutako lore-kopurua bermatzen dio.


4. Ezti garbiak dira, erauzte- eta ontziratze-prozesuetan zainduak, beren benetako propietateak mantentzeko.

Share by: